XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
FAMILIA-BIZIA- Burasoen haurkeriek ez dute haurra ontzen
- Aiten mintzaira utziz, heien arima da ukatzen
- Familia: herri baten geroaren mindegia
- Amak semeari:
- Kaiola erosten duenak, xoria gogoan
- Loretik fruitua, haurretik gizona edo emaztea
- Haurrari xuxent lehenik zentzua, gero bete burua
- Etxeko andrea nolako, etxeko aldea halako
- Ama: geroaren orratzailea
- Aitatxik sagardoia landa, semetxiak sagarrak bil
- Alaba ezkont-ezak nahi duenean, semea ordu denean
- Haurrak hazi, nekeak hasi
- Alabaduna beti artzain
- Zahartuta sendatzen bazira, ehun urte biziko zira
- Haurriden artean ongi dago zedarria
- Emazte ona etxeko mirail
- Nolako ama, halako alaba
- Haurzaroan (haur denboran) ikasiak zaharzaroan orroit
- Haztura txarrak sortzetik hiltzeraino
- Amaren sabeleko kutsua (jaidura)
- Iguzki epelean hazia: gastatua
- Odola: ehun idi pare baino azkarrago
- Hoiek dituzu mailu beraz joak!
- Senide (haurride) urrunekoa baino hobe auzo urkoa (hurbilekoa)
- Kanpoan uso, etxean otso
- Etxean ikusia, umeak ikasia
- Umearen zentzuna, etxean entzuna
- Senar duenak jaun badu
- Gaztekin ez dabilana, goizik zahartzen
. - Ezkontza pobrerik ez da, heriotza aberatsik ere ez
- Ezkondu aintzin, aldapa guziak zelai
- Orai gazteenek ere asko dakite
- Gure mutikoa axola gutikoa